MATRIKULA LIBREARI BURUZKO INFORMAZIOA
2012 – 2013 IKASTURTEA
1. SARTZEKO ESKAKIZUNAK
- Adina: 2013an 16 urte beteta izatea ezinbestekoa da.
- Hizkuntza: Hizkuntza berean, pertsona bakoitza Eskola eta maila bakar batean matrikulatu ahal izango da araubide librean.
Norbaitek bi hizkuntza desberdinetan edo gehiagotan matrikulatu nahi badu, eskabide bana
egin beharko du.
2. MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA ETA JARRAIBIDEAK
Matrikula internet bidez egin beharko da, http://eoieuskadi.net edo
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/hizkuntzak web orrietan sartuz.
Matrikula egiteko epea 2013ko otsailaren 6ko 00:00tik 28ko 13:00era arte izango da.
Martxoaren 7ra arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, beste Elkarte Autonomo bateko Familia ugaria, pasaportea...) aurkezteko epea izango da.
Martxoaren 11an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak Eskolan eta web orrietan argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuz.
Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 15ean amaituko da.
Martxoaren 21ean onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak Eskolan eta web orrietan argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuz.
3. PREZIO PUBLIKOAK ETA ORDAINKETA
Hizkuntza eta maila bakoitzeko prezio publikoak
35,16 €
Salbuespen eta hobariak
Maila orokorreko familia ugaria, %50ren beherapena
Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen
azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek
kuota guztia salbuetsita izango dute.
Ordainketa
Matrikula formalizatzeko dagokion prezio publikoa ordainduz egingo da Administrazioaren Ordainketa pasabidearen bidez ezarritako prozeduraren bat erabiliz, otsailaren 6ko 00:00tik 28ko 13:00era arte. Horretarako, www.eoieuskadi.net web orrian sartu beharko da.
Posible izango da:
- on-line ordainketa (Internet bidez). Ordainketa ordenagailu batetik egingo kreditu-txartelaren edo banku elektronikoaren bidez.
- off-line ordainketa. Ordaintzeko errekerimenduaren agiria lortu behar da, eta agiri horrekin banketxe edo kutxazain automatiko batera joan beharko da ordaintzera.
Prezio publikoa ordaindu beharrik ez dutenek ere matrikulatzeko prozedurarekin jarraitu beharko dute ordainketa-gutuna inprimatu arte; gutun horretan agertuko da ez dutela ezer ordaindu behar. Ordaiketa-gutuna inprimatzen ez bada, matrikula prozesua ez da burutuko eta, beraz, matrikula ez da baliozkoa izango.